MULTIPLOAK

Egiak ote dira ondoko baieztapenak? Azaldu erantzunen zergatia.
a)      Ondoz ondoko bi zenbakiren batura ez da biren multiploa.
b)     Ondoz ondoko bi bakoitiren batura lauren multiploa da.

c)      Ondoz ondoko hiru zenbaki arrunten batura hiruren multiploa da.

Comentarios

  1. a) Egia da.
    Izan bitez n eta n+1 ondoz ondoko bi zenbaki.
    Beren batura: n + n+1 = 2n+1, beraz ez da biren multiploa (edo bikoitia).

    b) Egia da.
    Izan bitez 2n-1 eta 2n+1 ondoz ondoko bi zenbaki bakoiti.
    Beren batura: (2n - 1) + (2n + 1) = 2n - 1 + 2n - 1 = 4n, beraz, lauren multiploa da beti.

    c) Egia da.
    Izan bitez n, n+1 eta n+2 ondoz ondoko hiru zenbaki arrunt.
    Beren batura: n + n+1 + n+2 = 3n + 3 = 3(n+1), beraz, hiruren multiploa da beti.

    Problema hau DBHko 1.go ziklorako aproposa ikusten dut, agian 2. mailarako, hizkera aljebraikoarekin trebetasuna lortu ondoren.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario