Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2017

GAUSS-EN BATURA

Kalkulatu lehenengo ehun zenbaki arrunten batura: 1 + 2 + 3 + 4 +... + 99 + 100 = ? Eta orain kalkulatu: 1 + 2 + 3 + 4 +... +n = ?

MULTIPLOAK

Egiak ote dira ondoko baieztapenak? Azaldu erantzunen zergatia. a)       Ondoz ondoko bi zenbakiren batura ez da biren multiploa. b)      Ondoz ondoko bi bakoitiren batura lauren multiploa da. c)       Ondoz ondoko hiru zenbaki arrunten batura hiruren multiploa da.

HEXAGONOTIK TRIANGELURA

Imagen
Hexagono  erregular baten hiru erpin  eta 20 cm 2 -ko azalera duen triangelu aldekide baten hiru erpinak berberak dira. Zenbatekoa da hexagonoaren azalera?

PERLADUN GURUTZEA

Imagen
Itzua den zahar batek irudian ikus daitekeen 15 perladun gurutze bat bitxidendara eraman du konpondu nahiean. Zaharrak dendariari zera esan dio: Ez nazazu engainatu eta ez kendu perlarik nire gurutzeari, eta hori egiaztatzeko, badakit gurutzearen edozein izkinatik beheranoko bidean 9 perla daudela!!! Hala ere, dendariak aurkitu du moduren bat gurutzeari 2 perla kenduz zaharra ez konturatzeko, nola egin du?
Imagen
FITXA ILARAK Jarri 17 fitxa 4 ilaratan, ilara bakoitzean 5 fitxa jarriz.